速報APP / 家庭 / Amilaren Urrezko Orrazia

Amilaren Urrezko Orrazia

價格:免費

更新日期:2017-03-30

檔案大小:61M

目前版本:1.2.2

版本需求:Android 2.3 以上版本

官方網站:http://www.baleuko.com

Email:baleuko@baleuko.eus

聯絡地址:Askatasun etorbidea 23 bajo. 48200 Durango Bizkaia

Amilaren Urrezko Orrazia(圖1)-速報App

Jolas liburua Euskal mitologiaren inguruko ipuina, abentura grafikoa eta jokoa izateaz gain, jolasean ikasteko tresna digital interaktiboa ere bada. Haurrak irakurketaren, ulermenaren, alfabetatze digitalaren, logikaren, sormenaren, jolasen... munduan euskara hutsean barneratu daitezen pentsaturiko tresna da. Horretarako testuak, audioak, musika, irudiak eta logikazko jokoak uztartzen ditu.

Amilaren Urrezko Orrazia(圖2)-速報App

Ipuin jostagarri baten moduan izan da idatzia eta adinaren arabera "irakur" edo "entzun" daiteke, bi aukerak eskaintzen baititu. Narrazioak bidegurutze bat eta bukaera ezberdinak ditu, irakurle/entzuleak aurrera egin ahala aukeratzen dituen bideen arabera patu bat edo beste izango du.

Amilaren Urrezko Orrazia(圖3)-速報App

Abentura grafiko hau mapa batean hasten da. Asmaturiko mapa bat da, asmaturiko ametsezko mundu batean barneratzen gaituena. Mapa hau, ordea, gure benetako errealitatera lotuta dago. Geolokalizazio tresna erraz baten bidez kontakizunean zehar agertzen diren ipuinak eta pertsonaia mitologikoak Euskal Herriko zein herritan kokatzen diren azaltzen da. Baita herri horien inguruko informazio apur bat ere. Mapa izatez abenturarako oinarria baino ez da, jokalari edo irakur/entzule bakoitzak erabakiko du mapa horretan nondik jo, zein bide hartu, zein istorio bizi nahi duen. Bidearen amaiera ere ez da beti bera, hartutako erabakien araberakoa baizik.

Amilaren Urrezko Orrazia(圖4)-速報App

Amilaren Urrezko Orrazia(圖5)-速報App